lunes, 31 de marzo de 2014

Julen Umerezek bostgarren

ok magazinea

xirrindularitza
2014-03-31 10:32:37
Antzuolako probak 40. edizioa bete zuen larunbatean
 
Julen Umerezek bostgarren, Uzarragako igoeran.

Uzarragako igoerak 40. edizioa bete zuen, larunbatean. Gazte mailako proba honek, Antzuolan dauka irteera eta 90 kilometro egin ostean, Uzarraga gainean amaitzen da. Aurtengo garailea Cyril Barthe frantziarra izan zen eta Ulma Aloña Mendiko ordezkariei dagokionez, Julen Umerez izan zen onena; helmugan bostgarren txirrindulari azkarrena izan zen.

Gazte mailako lasterketa ugaritan gertatzen den bezala, larunbatean ere, ihesaldi saiakera ugari izan ziren. Hala ere, pelotoitik salto egiten zuten txirrindulariek aurkari gogor bat izan zuten; haizea. Bolada oso gogorrak izan zituzten aurka eta txirrindularien lana asko zaildu zen.

Uzarragako maldetan erabaki zen beste urtebetez lasterketa. Talde batek pelotoiarekiko abantaila hartu zuen igoera hasieran eta azkenean kilometroek aurrera egin ahala Cyril Barthe eta Mikel Alonso izan ziren azken zuzengunera elkarrekin iritsi ziren bi txirrindulariak. Azken sprintean, UC Orthez taldeko frantziarra izan zen azkarrena. Segundo bakarrera zeharkatu zuen helmuga Mikel Alonso Andoaingo txirrindulariak. Podiuma osatzen Limousin taldeko Xabier Contreras izan zen hirugarren sailkatua.

Podiumetik kanpo geltidu zen arren, aipatzekoa izan zen Ulma Aloña Mendi taldeko Julen Umerezek egindako lasterketa. Bostgarren helmugaratu zen irbazlearengaitik 40 segundutara. Gainera lehen mailako juniorren artean txirrindularirik onena izan zen Umerez. Aloña Mendiko beste ordezkaria, Xabier Aiastui, 87. postuan helmugaratu zen. Sailkapen ofizialak hemen.
Umerez, helmugara iristen. Argazkia: gtxe

No hay comentarios:

Publicar un comentario