"ONDO BIZI IZATEKO, LEHEN EGINBEARRA DA ERTAKO KULTURAN- ETA BARNERATZEA"
J2014-03-25 12:00
Oñati
Argentinan euskararen berri ez zuela dio; baina
Euskal Herrira iritsi eta lasterrera hasi zen ikasten, beharrezko jota.
Gaur, bere bizitzako parte da euskara.
German Mirassou, Oñati tabernako barran. |
Elkarrizketa proposatzeko deitu nizunean, "bai?" esanda erantzun zenuen telefonoa? Euskaraz egiten duzu bizitza?
Hasiera baten, bai. Toki bakoitza da desberdina, eta ondo
bizi izateko egin beharreko lehenengo gauza da moldatzea, bertako
kulturan-eta barneratzea.
Iritsi eta berehala hasi zinen euskara ikasten, edo denbora bat behar izan zenuen kokatzeko-eta?
Hiruzpalau hilabete pasatu ziren. Handik aurrera
euskaltegira joan nintzen. Gero, tabernan praktikatu nuen, eta baita
etxean ere. Emaztea hemengoa da, eta umeekin pila bat ikasten da.
Gaur egun, lanerako, lagunekin, familian... erabiltzen duzu.
Bai, nahiko ondo moldatzen naiz.
Zenbat denbora egin zenuen euskara ikasten?
Lehenengo sei hilabete, eta gero beste lau hilabeteko ikastaro bat egin nuen.
Urtebetean ikasi zenuen, hortaz, gehi eguneroko praktikarekin.
Bai, gehiena izan zen praktika. Iaz egin genuen proiektu
bat, oso polita, ipuin liburu bat, umeekin eskolan, eta hura ere dena
euskaraz. Nik ipuin bat idatzi nuen andereño batekin batera, beste 24
ipuin elkarri lotzeko. Denon artean egin genuen, euskarari bultzada
emateko, bai irakurketari eta bai idazteari dagokionez. Nahiko
konprometitua sentitzen naiz euskararekin.
Euskararen ezagutzarik bazenuen aurrez? Bazenekien bazenik?
Argentinan badaude euskal etxeak eta, baina, hala ere, ez nuen euskara ezagutzen.
Hona iritsi eta ikusi zenuenean jendea beste hizkuntza batean bizi zela, oztopo edo erronka izan zen zuretzat hori?
Motibatu egin ninduen. Motibazioa eta desafio handia izan
zen niretzat hori. Nire helburu nagusia zen jendeari ulertzea. Eguneroko
komunikaziorako inportanteena hori da, eta hemen behar da euskara. Oso
pozik nago euskara ikasi izanagatik. Ikasten jarraitzen dut oraindik,
baina nahiko ondo moldatzen naiz.
Eta zergatik atera zinen Argentinatik?
Nire arreba hemen zegoen, eta ama ere bai. Han nahiko
gaizki zeuden gauzak, eta hona etortzea erabaki nuen. Denbora bat pasa
eta itzultzeko asmoa nuen. Baina etorri eta gauzak joan diren modura, ez
naiz itzuli.
Bizitza hemen ikusten duzu?
Bai, oso gustura nago, oso pozik.
Imajinatuko zenuen inoiz zure bizilekua Euskal Herrian egongo zenik?
Egia esan, ez. Baina pozik nago. Familia daukat hemen
dagoeneko, emaztea eta hiru seme-alaba. Lana ere bai, eta baita lagunak
ere.
Herriminik baduzu, dena den?
Hasieran, izaten nuen, baina dagoeneko ez dut. Ohituta nago. Nahiko ondo eramaten dut.
Joaten zarete hara noizean behin?
Ez, oraindik ez gara joan. Badut familia han, baina
hemengo guztiok batera joateko diru pila bat behar da eta oraindik ez
gara joan. Baina egunen baten joango gara. Joango gara eta ikusiko ditut
familiakoak eta lagunak.
Argentinan ere ostalaritzan lan egin zenuen?
Ez, Argentinan ez. Sorosle egin nuen lan, igerilekuan, eta irakasle ere bai, soinketan.
Gustura zabiltza tabernan lanean?
Bai, oso gustura. Koinatuarekin sartu nintzen, abentura
moduan. Langabezian geunden biok; urtebete pasa daramagu dagoeneko, eta
pozik. Esperientzia polita izaten ari da, eta aurrera goaz.
Harremanetarako lanbide ona izango da...
Bai, oso ondo etortzen da. Jende askorekin duzu harremana egun osoan, hitz egin...
Lan gogorra ere bada, dena den.
Bai, alde ona eta txarra ditu: libratu gutxi, ordu asko,
asteburu eta jai egunetan lan... baina beno, pozik gaude. Oso pozik
etortzen gara lanera, aurrera goaz, gure proiektua da.
Nola definituko zenuke zuen lana Argentinako erdaran?
Laburo jodido esango nuke. Baina pozik gaude, ahal bada urte pila batean jarraitzeko asmoz, hala izan dadila.
No hay comentarios:
Publicar un comentario