Atletismoa
2014-03-04 11:24:45
hamabostgarren postuan sailkatu da talde oñatiarra
Lan txukuna egin du Aloña Mendik Espainiako kros txapelketan
Igande goizean Espainiako taldekako kros
txapelketak jokatu ziren Oropesa del Mar-en (Castellón). Bigarren urtez
jarraian Aloña Mendik estatu mailako 50 talderik onenen artean egoteko
txartela lortu du eta lasterketa oso duina egitea lortu zuen. Sailkapen
orokorrean, 15. postuan amaitu zuten talde oñatiarrak.
Aloña Mendik kros luzean parte hartu zuen (11.250 m) eta iaz lortutako 11. postua berdintzerik izan ez zuen arren, gure korrikalariak oso gustora bueltatu dira Espainiako txapelketan lortutako emaitzarekin. Aurreko postuetan dauden talde ugari, atleta profesional edo semi-profesionalez osatzen dira, eta horrek garbi erakusten du Aloña bezelako talde umil batentzat 15. postua lortu izanak sekulako meritoa daukala.
Kirol arloari dagokionez, esan zirkuitoak Euskal Herrian jokatzen diren krosekin serikusi gutxi zeukala. Zorua lehor zegoen eta korrika egiteko oso aproposa zen. Guztira 300 bat korrikalari irten ziren eta gure ordezkariak erritmo lasai batetik erritmo bizkorrago batera osatu zuten lasterketa. Aloñakoen artean atletarik onena Sergio Garcia izan zen. Garciak 58. postuan amaitu zuen lasterketa 37:08 denbora eginaz. Bestelakoan, taldea osatu zuten lasterkariak hauek izan ziren: Alberto Revuelta (68.), Tasio Gómez (102.), Yeray Varela (108.), Aritz Ruiz (128.) eta Unai Hernandez (144.). Taldekako sailkapen ofizial guztiak hemen.
Hemen daukazue elkarrizketa entzungai:
Aloña Mendiko korrikalariak, Castellonen

Protagonistak Oñati Irratian
Castellonetik iritsi berritan, atzo arratsaldean taldeko bi oñatiarrak (Sergio eta Yeray), Oñati Irratiko kirol tarte nagusian izan ziren txapelketan bizi izandakoak azaltzeko. Garcia "oso gustora" zegoen bai taldeka eta batez ere maila indibidualean egindako lanagaitik. Varelaren kasua berriz, guztiz bestelakoa zen: "Taldeka lortu dugun emaitza oso ona izan da eta pozik nago alde horretatik, baina nire kasuan ez nintzen batere ondo topatu eta dexente sufritu nuen lasterketan zehar".Hemen daukazue elkarrizketa entzungai:
No hay comentarios:
Publicar un comentario