'Hitzak' antzezlana Oñatin [DOMEKA, 19:30]
2014-03-14 11:00 Kultura Oñati
Hika taldearen hitzezko tratu txarren gaineko
antzezlana ikusteko aukera egongo da Oñatiko Santa Ana aretoan etzi,
domeka, 19:30ean hasita.
Eta publikoaren aurrera irtengo dira lau aktore: Ane Pikaza, Itziar Ituño, Klara Badiola eta Jabi Barandiaran. Gizonezko bat, hiru emakumezko eta bi pertsonaia nagusi. Hain zuzen ere, Pikazak, Ituñok eta Badiolak Mariren pertsonaia interpretatzen dute, bizitzako hainbat unetan kokatutako pasarteak kontatuta. Eta Mari, kontakizunean, menpean bizi izatetik aske izatera, iluntasunetik argitasunera igaroko da Santa Anako emanaldian.
Barandiaranen papera, ostera, Mariren senarrarena izango da da, baina ez da hitzezko tratu txarrak ematen dituen gizonezkoan zentratzen, autorearen iritziz bera ere gizarte matxistaren biktima da eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario