lunes, 17 de marzo de 2014

Iban Letamendi hirugarren Espainiako kopako lehen proba puntuagarrian

OK MAGAZINEA
 
Mendia
2014-03-17 11:14:22
42 kilometroko maratoia Aiguafredan (Bartzelona) ospatu zen
Letamendi, helmugara iritsi bezain pronto. Argazkia: Euskal Selekzioa

Iban Letamendik sasoiko hasi du aurtengo mendi lasterketen denboraldia. Duela hamabost egun Cangas de Oniseko lasterketan garaipena lortu ostean, atzo goizean, lasterketa bikaina osatu zuen Espainiako kopako lehen proba puntuagarrian. Hirugarren postua eskuratu zuen Aiguafredan (Bartzelona).

Atzokoa, Espainako Kopako lehen proba puntuagarria izan zen. Maratoia, hau da, 42 kilometroko luzeera osatu behar izan zuten bertaratutako korrikalariek. Eta hori gutxi balitz, zailtasuna ere, ez zen nolanahikoa izan; 3000 gorabehera positiboa zuen eta ibilbideak. Euskal selekzioko kideen artean Iban Letamendi oñatiarra izan zen onena.

Eguraldi eguzkitsua lagun, erritmo oso altuan hasi zen lasterketa eta lehen kilometroetarako jada, zazpi gizonez osaturiko talde batek hartu zuen lasterketa burua (tartean, zegoen Iban). Kilometroek aurrera egin ahala, lasterketa burua egonkortzen hasi zen eta proba erdi inguruan, Miguel Caballerok eraso egin zuen. Segituan irten ziren bere atzetik Hernando eta Letamendi eta Dani Tristanyk ere aurrera egiteko ahalegina egin zuen.

Kilometroak aurrera egin ahala, nekea pilatzen hasi ziren korrikalariak eta bakoitzak ahal zuen bezala, zeukan postua mantentzen saiatu zen. Letamendik 30. kilometro ingururako hirugarren postuan diferentzia hartu zuen eta hortik helmugara, bakar bakarrik joan zen. Luis Alberto Hernandok, ez zuen hutsik egin eta 3:52:25 kronoa osatuz, lasterketa irabazi zuen. Miguel Caballero (3:55:14) iritsi zen bigarren eta Iban Letamendi (3:58:53) oñatiarrak osatu zuen podiuma. Sailkapen guztiak hemen.

Atzo lortutako emaitza ez da nolanahikoa. Ibanek bere ibilbidean garaipen eta podium batzuk lortu dituen arren, atzokoa agian bereziena izan daiteke. Izan ere, zegoen maila oso handia zen (Hernando, Ortiz, Gil, Caballero, Tristany, Adell...), "bere ibilbideko lasterketarik konpletoena" osatu zuela adierazi zigun Ibanek

No hay comentarios:

Publicar un comentario