lunes, 3 de marzo de 2014

Iban Letamendi...Garaile.

 Iban Letamendik garaile Cangas de Oniseko mendi lasteketan

OKmagazinea

2014-03-03 08:58:25
Dendoraldiko lehen lasterketa izan da Oñatiarrarentzat
 
Iban Letamendi korrikalari oñatiarrak garaipen batekin hasi du mendi lasterketen denboraldi berria. Larunbatean Cangas de Oniseko (Asturias) mendi lasterketan parte hartu zuen eta eguraldi eta aurkari gogorrei aurre eginez, helmuga lehen postuan zeharkatu zuen.

Lasterketa gogorra izan zuten larunbatean Asturiasera hurbildu ziren korrikalariek. 29 kilometro eta 1.800 metroko gorabehera positiboari, eguraldi baldintza makurrak gehitu behar izan zioten lasterkariek. Hotza, euria, hezetasuna eta lokatz ugari topatu zituzten zirkuituan zehar, baina egoera kaskar hauei aurre eginez, Iban Letamendik lasterketa bikaina osatu ahal izan zuen.

Proba hasieratik garbi utzi zuten Letamendi eta Luis Alberto Hernandok eguneko garaipena beraien artean geldituko zela. Lehen kilometroetan abantaila hartu zuten eta 20. kilometrorarte elkarrekin joan ziren. 20 kilometroan berriz, igoera gogor bati aurre egin behar izan zioten eta Hernandok, Letamendi atzean utzi zuen. Mendatearen gainean 20 segunduko abantaila hartu zuen Burgoseko korrikalari ezagunak.

Hala ere, indarrak justu xamar zeuden arren, azken ahalegin bat egin zuen oñatiarrak eta jeitsieran erritmoa handituz, Hernandok igoeran lortu zuen tartea ezerezean uztea lortu zuen. Hortik aurrera, bi korrikalariek erritmoa bera zutela ikusirik elkarrekin osatu zituzten azken kilometroak eta garaipena azken metroan erabaki zen. Elkarrekin iritsi baziren ere, helmugan Letamendi izan zen azkarrena (2:33:41) eta Hernandok bigarren postuaz konformatu behar izan zuen (2:33:42). Sailkapen ofizial guztiak hemen.

Denboraldiko helburuak

Urteko lehen proba irabazita sasoi puntu bikainean jarraitzen duela erakutsi zuen Letamendik. Aurten ere, Euskal Selekzioko partaide izango da eta dagoeneko denboraldian izango dituen helburu nagusiak garbi ditu oñatiarrak. Hurrengo lasterketa Martxoaren 16an egingo du Katalunian. Kasu honetan, Espainiako Kopako lehen proba puntuagarria izango da Aiguafredan, (Bartzelona). 42 kilometro eta 3000 metroko gorabehera positiboa duen lasterketa izango da.

Bestelakoan helburu nagusia, iazko denboraldia errepikatu eta Zegama Aizkorri on bat eginaz, selekzioarekin Munduko Txapelketan parte hartzea izango da. Hasiera borobila izan da eta "sentsazio onekin" eta "moralez gainezka" dagoela onartu digu Letamendik.
2 iritziak
Letamendi eta Hernando helmuga zeharkatzen. Argazkia: Luis A. Hernando (Twitter

No hay comentarios:

Publicar un comentario