ZUBILLAGAKO SUHILTZAILEK 271 ESKU-HARTZE EGIN ZITUZTEN 2013AN
2014-03-05 17:04 Debagoiena Oñati
Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko suhiltzaileek
iaz egindako esku-hartzeen gaineko balantzea egin du eguerdian.
Emandako datuen arabera, Gipuzkoako suhiltzaileek 2.019 esku-hartze egin
zituzten 2013an, eta Zubillaga parkekoek 271; gehienak, salbamendukoak.
Zubillagako suhiltzaile Joseba Alargunsoro, material berriaren ezaugarriak azaltzen. |
Gipuzkoan, zortzi suhiltzaile parke daude guztira eta Oñatikoa da
horietako bat. Iazko urtean esku-hartze gehien egin zituen bigarren
parkea izan zen, Bidasoakoaren ondotik: Zubillagako suhiltzaileek 271
esku-hartze egin zituzten, orotara.
BIDEUA IKUSI
Salbamenduko esku-hartzeak
Salbamenduko esku-hartzeak izan ziren erdiak baino gehiago (liztor beltzen habiak kentzeko, arriskuan zeuden pertsonak artatzeko, uholde eta haizeteek eragindako arriskuei aurre egiteko edota urak, gasak, argindarrak nahiz produktu arriskutsuek eragindako istripuei aurre egiteko); eta suteek eragindakoak izan ziren gainontzeko esku-hartze ia guztiak (kasu horretan, hiri eta herrietako eraikinetan eman ziren kasu gehienak eta ugariak izan ziren isolatutako suteak ere).Zerbitzu "oso eraginkorra"
Zubillagako eta Gipuzkoako suhiltzaileen zerbitzua "oso eraginkorra" dela azpimarratu dute foru ordezkariek, eta zerbitzu horren kalitatea eta segurtasuna bermatzen jarraitzeko material berria erosi dutela iragarri dute.Material berria
Kamara termikoak, auto-eskailera bat eta kale estuetan sartu ahal izateko ibilgailu bat erosi dituzte, besteak beste, baina auto-tankeak dira izarra. Era horretako bi kamioi erosi dituzte, eta Oñatiko parkean egongo da horietako bat.Ezaugarriak
Auto-tankeetako bat Zubillagan egongo da eta bestea Bidasoan. 4x4 ibilgailuak dira eta suteak itzaltzeko erabiltzen dira gehienbat. 2.500 litroko ur depositua dute, presio handiko ponpa bat, sua itzaltzeko tresneria eta lau aire ekipo autonomo (kea dagoen lekuetan lan egitea ahalbidetzen dute). Batez ere, auto istripuetan harrapatuta gelditzen diren pertsonak ateratzeko ekipo hidrauliko bat ere badaramate eta, horrekin batera, eskuko erremintak eta 200 litro espumogenoa (elektronikoki nahasketa egiten du eta aparra automatikoki sortzen du).BIDEUA IKUSI
No hay comentarios:
Publicar un comentario