OKMAGAZINEA
Oñatiko hiru korrikalarik estatuko
lasterketetan parte hartuko dute gaur goizean. Sergio Garcia eta Sara
Gómez korrikalariek, Espainiako kros txapelketan lehiatuko dira Meridan
eta Iban Letamendi mendi lasterkariak, Espainiako kopako lehen proba
puntuagarrian parte hartuko du Aiguafredan (Bartzelona).
Meridan jokatuko den kros txapelketari dagokionean, Euskal Selekzioak bi Oñatiar izango ditu lasterketan. Senior mailan Sergio Garcia eta junior mailan Sara Gómez. Garciak denboraldi bikaina egin du. Hirugarren sailkatu zen Euskadiko kros motzeko txapelketan, eta bostgarren kros luzean. Sergioren hamaikagarren partehartzea izango da Espainiako txapelketan.
Gomezek ere oso maila ona eman du aurten, junior mailako bere lehen urtean. Pista estalian eta baita krosean ere lasterketa bikainak osatu ditu. Pistan bere markarik onenak hobetu ditu 800 (2’31’’) eta 1500 metrokoan (5’07’’). Gipuzkoako Junior mailako txapelduna izan da 800m.-tan, eta Euskadiko seigarrena, maila absolutoan, 1500m.-koan.
Krosean ere, aipagarriak izan dira emaitzak. Eibarko krosa irabazi zuen, Gipuzkoako txapelketan hirugarren sailkatu zen, eta Euskadikoan seigarren. Gomezen hirugarren esperientzia izango da estatu mailako proba batean, izan ere, infantil eta kadete mailetan ere egona da horrelako txapelketa batean.
Emaitza hauen ondorioz, biek ala biek, Euskadiko selekzioaren deia jaso zuten, eta gaur eguerdian Meridan izango dira Euskal koloreak defendatzen. 12:10ean estreinatuko da Sergio Garcia 12 km.-ko lasterketa luzean eta 13:00 berriz, Sara Gomezek 6 km proba egingo du.
Atletismoa
2014-03-16 01:19:09
MERIDA ETA AIGUAFREDAN (KATALUNYA), OSPATUKO DIRA LASTERKETAK
Garcia, Gómez eta Letamendik lasterketa garrantzitsuak izango dituzte. |
Meridan jokatuko den kros txapelketari dagokionean, Euskal Selekzioak bi Oñatiar izango ditu lasterketan. Senior mailan Sergio Garcia eta junior mailan Sara Gómez. Garciak denboraldi bikaina egin du. Hirugarren sailkatu zen Euskadiko kros motzeko txapelketan, eta bostgarren kros luzean. Sergioren hamaikagarren partehartzea izango da Espainiako txapelketan.
Gomezek ere oso maila ona eman du aurten, junior mailako bere lehen urtean. Pista estalian eta baita krosean ere lasterketa bikainak osatu ditu. Pistan bere markarik onenak hobetu ditu 800 (2’31’’) eta 1500 metrokoan (5’07’’). Gipuzkoako Junior mailako txapelduna izan da 800m.-tan, eta Euskadiko seigarrena, maila absolutoan, 1500m.-koan.
Krosean ere, aipagarriak izan dira emaitzak. Eibarko krosa irabazi zuen, Gipuzkoako txapelketan hirugarren sailkatu zen, eta Euskadikoan seigarren. Gomezen hirugarren esperientzia izango da estatu mailako proba batean, izan ere, infantil eta kadete mailetan ere egona da horrelako txapelketa batean.
Emaitza hauen ondorioz, biek ala biek, Euskadiko selekzioaren deia jaso zuten, eta gaur eguerdian Meridan izango dira Euskal koloreak defendatzen. 12:10ean estreinatuko da Sergio Garcia 12 km.-ko lasterketa luzean eta 13:00 berriz, Sara Gomezek 6 km proba egingo du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario