OK MAGAZINEA
Atletismoa
2014-03-18 12:58:46
Kros modalitatean eskuratu zuen saria euskal selekzioak
Sara Gomezek lasterketa duina egin ahal izan zuen igandean. Junior kategorian, 50. postuan helmugaratu zen. Maila honetan bere aurreneko urtea izanda, egindako lanaz "gustora baina arantza txiki batekin" gelditu dela adierazi digu. Pasaden astean eskuineko txorkatillan min hartu zuen Sarak eta igande goizerarte, bere partehartzea zalantzan egon zen. Minduta zuen zonaldea, baina lehiatzeko ahalegina egin zuen eta hori taldeak biziki eskertu zuen. Estatu mailan, krosean lortu duen emaitzarik onena izan da Gomezentzat. Oñatiarrak eta gainontzeko taldekideek egindako lanari esker, Euskadiko selekzioa azpitxapelduna izan zen junior emakumezkoen kategorian.
Bestalde, Sergio Garciak ez zuen bere egunik onena izan. Beroa, eta gorputzaldi "arraroa" somatu zuela kontutan hartuta, nekeak jota ezin izan zuen barnean zeukan guztia eman. Zoritxarrez, helmugara iristearekin konformatu behar izan zuen Garciak. Hala ere, Senior mailako gizonezkoen Euskadiko selekzioak seigarren postua lortu zuen txapelketan.
AñadirSara Gomez, igandeko lasterketan. Argazkia: Fernando Vivas. leyenda |
No hay comentarios:
Publicar un comentario