Txirrindularitza
2014-03-17 10:27:23
Txintxurreta bigarren, Murgiondo hirugarren eta taldeka irabazle
Txintxurreta eta Murgiondo podiumean. Argazkia: www.gtxe.org. |
Atzo goizean kadete mailako Abascal memorialaren XXXV. edizioa ospatu
zen Eibarren. Bertan Ulma Aloña Mendi taldeko txirrindulariek
lasterketa bikaina osatu zuten. Garaipenak ihes egin zuen arren, talde
oñatiarreko bi txirrindulari podiumera igo ziren. Ekaitz Txintxurreta
bigarrena izan zen eta Xabier Murgiondo hirugarrena.
Club Ciclista Eibarres taldeak antolatutako lasterketan 135 txirrindularik izena eman zuten. Horietatik 48 lasterkarik, arrazoi ezberdinak tarteko proba utzi behar izan zuten. Guztira 47 kilometrotako proba osatu behar izan zuten eta Ulma Aloña Mendiko txirrindulariek denboraldiko probarik onena osatu zuten. Azken unean garaipenak ihes egin bazuen ere, balorazio oso positiboa egin zuten taldekideek izan ere, "garaipenerako lehian bi txirrindulari izateak, lana oso ondo egin dela esan nahi du".
Aitor Zurdo (1:12:13) Limousin taldeko txirrindulariarentzat izan zen garaipena. Sprintean iritsi ziren Zurdo bera eta Ekaitz Txintxurreta (1:12:13) oñatiarra helmugara. Baina Limousin taldeko txirrindulariak metro batzuk lehenago zeharkatu zuen helmuga markatzen zuen marratxoa. Beraien atzetik, hiru segundu eskasetara, iritsi zen Xabier Murgiondo (1:12:16) oñatiarra podiumeko hirugarren postua osatuz. Ulma Aloña Mendi taldeko gainontzeko txirrindulariek ere, taldekako lan bikaina osatu zuten. Andoni Igartua (43.), Ander Gartzia (47.) eta Beñat Ormaetxea (65.) helmugaratu ziren. Bost txirrindulari hauek egindako lanari esker, Ulma Aloña Mendik, taldekako sailkapena irabazi zuen. Sailkapen ofizialak hemen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario