miércoles, 5 de marzo de 2014

'Oñati 3zirik'


" Oñati 3zirik" diskoa aurkeztuko dute Antixenako gaztexean.

 Eneko Azkarate 2014-03-05 09:54   Kultura  Oñati

Martxoaren 15ean egingo dute aurkezpena Antixenako gaztetxean eta diskoan parte hartu duten 9 taldeek joko dute. 18:00etan hasiko da eta sarrerak 4 eurotan salduko dituzte. Kontzertuko sarrerarekin diskoa eskuratu ahal izango da. Gaztetxean grabatutako diskoa da.
'Oñari 3zirik' diskoaren azal ikusgarria. | Ikusi handiago | Argazki originala
Oñati Bizirik ekimenekoek adierazi dutenez, "baliabide askorik barik egindako grabaketa azkar" bat bat da diskoa, nahiz eta ahalik eta "emaitzarik txukunena" lortu nahi izan duten. Diskoa osatzen duten abestiak zuzenean grabatuta daude eta, ostean, soinu teknikari baten eskuetan laga dute grabazioa "ukitzea eta hobetzea". Grabaketa abenduaren 26an egin zuten Antixenako gaztetxean.

Oñati 3izirik diskoan parte hartzen duten talde guztiak Oñatikoak dira eta talde guztiak hasi berri samarrak edo behintzat emanaldi askorik egin gabekoak eta diskorik argitaratu gabekoak dira, Antixenakoen esanetan. "Baliabide askorik erabili barik herriko musika talde berri samarrei bozgorailu bat eskaintzea" izan da asmoa.

Ez da planteamendu honekin atera den lehendabiziko diskoa, ordea. Aurretik, Oñati bizirik (2006) eta Oñati 2zirik (2009) diskoak ere antzeko planteamenduekin plazaratu ziren.

9 talde

Oraingo disko berri honetan parte hartu duten taldeak honako hauek dira: Gela berezia, Zuen azkena, BENEH, Obstrucción nasal, Ander Etxaniz (bakarlaria), Buru hilketa, Gomiztegiko artzainak, Ixilik eta Aran & Laket (bikotea).

Diskoaren 3 eurotan salduko dute eta hainbat tokitan eskuratu ahal izango da, baina aurkezpen-kontzertuan, sarrerarekin (4 euro) eskuratu ahal izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario