lunes, 31 de marzo de 2014

Izarraitz tabernan aldaketa....



Ia 33 urteren ostean, jabe aldaketa bihartik Oñatiko Izarraitz tabernan

 Txomin Madina 2014-03-31 08:08  Oñati
 
 
1981eko irailaren 8an zabaldu zuten Xabier Ibarzabalek eta Margari Bastarrikak Kale Zaharreko Izarraitz taberna, eta azken urteetan bertako langile izan den Igor Biaini pasatuko diote lekukoa bihar. Hori horrela, asteburu hunkigarria izan da, asko izan dira-eta egunotan tabernatik pasatu diren bezeroak.
"Ez da lan faltagatik, atseden hartzeko ordua heldu zaigulako baizik. Pena handiarekin, hori bai!", dio hunkituta Margarik taberna uzteko arrazoiak azaltzeko. "Guretzako taberna gauza oso polita izan da, bizipoza; ez dugu inolako kexarik" gaineratzen du, eta egun berezirik gogoratzen duen galdetuta, ezin da bakarrarekin geratu: "Jaietako egunak alaiak izan dira, lanean ere gazte jendea eta giro ona egon delako. Baina egunean eguneko lana ere polita izan da, betiko bezeroekin lortutako harremana". Hori bai, bi iloba izanda, taberna utzi arren entretenimendua izango dutela dio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario