jueves, 14 de marzo de 2013

2013ko ZUHAITZ EGUNA





2013ko zuhaitz eguna martxoaren 17an izango da, eguraldiaren laguntzaz, Aloñako magalean, behe aldeko pista bazterrean. Durun elkartuko gara, goizeko 9:30etan.



Antolakuntza, Imanol Artola eta Jon Ugarte basozainen zein Natur Eskolako Imanol Biain, Idoia Bollar eta Jon Betanzosen laguntzari esker egingo da. Guztira 50 zuhaitz landatuko dira, lizarrak eta pagoak, bertaratutako boluntarioei esker. Aurreko urteetan sartutako tokietan hutsuneak beteko dira, hezitura berririk egin gabe.



Izena emateko, bi aukera hauek daude:

A) Fernando Maiztegiri esanda, Patrue Kaleko bere tailerrean, edo

B) Posta bat bidalita blogaren helbidera: aloinalagunak@gmail.com



Landaketaren ondoren, Durun Bittor Altubek duen txabolaren sutondoan, salda beroa eta txistorra dastatzeko aukera izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario