martes, 12 de marzo de 2013

Diabetesaren inguruko hitzaldia

Diabetesaren inguruko hitzaldia gaur Oñatiko zinema aretoan


Mar. 12, 2013, 9:31 a.m. Oihana Elorza

Diabetesaren motak, bakoitzaren ezaugarriak eta elikadura egokia zeintzuk diren azalduko dute Oñatiko osasun zentroko Isabel Arenaza eta Kizkikitza Alustizak, 19:30ean.



Kizkitza Alustiza eta Isabel Arenaza Argazkia handitu

Diabetesa. Ondo jan, ondo bizi izenburuko hitzaldia antolatu du Debagoieneko ESIk. Martitzenean da, martxoak 12, 19:30ean zinema aretoan.

Zer da diabetesa?

Metabolismoan gertatzen den gorabehera bat da. Gorputzeko zelulek bere bizi prozesuen garapenerako glukosa barneratu behar dute, eta diabetesen kasuan ez da hori gertatzen pankreasak ez baitu behar adina intsulina sortzen eta intsulina gabe ezin da glukosa zelulen barnean sartu. Glukosa odolean pilatzen da hipergluzemia deritzoguna sortuz.

Zer gertatzen da gorputzean?



Organismoak funtzionatzeko behar duen energia murriztuta ikusten du eta gorputz atal desberdinetara odola eramaten duten baso handi eta txikietan arazoak sortzen hasten dira begi, giltzurrun, bihotz, nerbio eta oinen gaixotasunak azalduz.

Zer motatako diabetesak daude?

I-erako diabetes mellitusan (intsulina mendekotasuna edo haur-gazteena), erabateko intsulina gabezia dago, eta gaixoak intsulina xiringak beharko dituzte glukosa zeluletara pasatzeko.

II-erako diabetesean (40 urtetik gorakoetan ematen da eta pisuak zerikusi handia du) ez dago erabateko intsulina gabeziarik, ondorioz gaixoa dieta eta pastillen bidez kontrolatuko da. Kasu batzuetan horiek ere intsulina beharko dute.

Zeintzuk dira sintoma nagusiak?

Normalean, II-erako diabetesak ez dauka sintomarik eta analisi arruntetan antzematen da. Hala ere, batzuetan honako sintomak agertzen dira: pixa asko egitea, ura asko edatea, gose asko edukitzea eta neke handia.

Nola diagnostikatzen da?

Analisietan, odolean dagoen glukosaren kantitatea 110etik gora bada, birritan, pertsona diabetikoa dela esan daiteke.

Zein garrantzi du elikadurak?

Ariketa fisikoarekin batera garrantzi handia dauka. Arau nagusi bezala esan daiteke diabetesaren dieta askotarikoa, bariatua, izan behar duela. Beraz, komenigarria da gogoraztea zeintzuk diren elikaduraren printzipio nagusiak eta ondoren diabetesa dutenek zein aldaketak egin behar dituzten jakitea.

Zertan oinarrituko da hitzaldia?

Gure hitzaldia elikagaien ezagutzan oinarrituko da. Hortaz gain, jateko neurriak, jakiak nola konbinatzen diren ikasi eta eta nola sukaldatu ere erakutsiko dugu.

Azkenean, alimentuen piramidearen errepasoa egingo dugu.

Norendako da hitzaldia?

Herritar guztiendako dago zabalik, bai diabetesa dutenendako eta baita ez dutenendako ere.

Gogoratu gura dugu eguaztenean izango dela, 19:30ean, kultura etxeko zinema aretoan. Denak daude gonbidatuta.



No hay comentarios:

Publicar un comentario