oOEUROPAKO BETERANO MAILAKO ATLETISMO TXAPELKETEK AURRERA JARRAITZEN DUTE
Juan Carlos Ugarte seigarren 3000 m. martxan
Atzo aipatu genuen bezala, asteartetik igandera bitartean, Donostiako hiriburua beterano mailako Europako atletismo txapelketak hartzen ari da. Europa mailan dauden atleta beteranorik onenak ikusteko aukera ematen duen txapelketa da eta tartean, zorionez, hemen ere oñatiko herriak eramango duen ordezkaritza ez da makala izango.
Lau izango dira guztira txapelketan arituko diren oñatiarrak. Marisol Ramos, Ramon Varela, Jose Luis Garcia eta Juan Carlos Ugarte. Azken honekin hitz egiteko aukera izan genuen atzo arratsaldean. Pasaden asteartean Marisol eta Jose Luisen lasterketa ikusten izan zen eta gaur eguerdian 3000 m. pista estaliko martxa lasterketan parte hartu du, meritu handiko seigarren postua lortuz. Hemengaur goizeko lastekertako emaitza.
Orain artekoaz eta igandera bitartean gelditzen diren prueba eta helburuetaz mintzatu ginen Ugarterekin. Hemen daukazue elkarrizketa entzungai:
Juan Carlos Ugarte martxa lasterketa batean. Argazkia: Goiena |
No hay comentarios:
Publicar un comentario