OK.magazinea
Espinosa de los Monterosen hasi dute denboraldia gure pilotuek
Gorka Guridi garaile Cross Country-an
Asteburu honetan hasi dute Oñatiko Narrarte Off Road taldeko pilotuek cross denboraldia. Lehen lasterketa Espinosa de los Monterosen (Burgos) jokatu da eta Gorka Guridi pilotu gazteak garaipena lortu du.
Lasterketa luzea eta konplexua izan dela adierazi dute Narrarte-ko taldekideek. Gorka parrilako hirugarren lerrotik irten zen 36. postuan. Guztira 50 pilotu izan ziren irteeran eta oñatiarrak irteera zoragarri bati esker, aurreratzeko lekurik ez zegoen tokietatik aurreratzea lortu eta hirugarren posturaino igotzea lortu zuen. Ondoren, pixkanaka-pixkanaka aurkarien lasterketa aztertu eta planteamentu bikain bat egin ondoren, lasteketa burua hartu zuen. Hala ere, oraindik lasterketa erdia falta zen eta nahiz eta erritmo aldetik besteak baino gehiago izan, repostajean arazo batzuk izan zituen arren, zorionez lehen postua mantendu eta garaipena lortu zuen denboraldiko lehen lasterketan.
Pilotu gaztea da Gorka, baina asteburuan egindakoak, agerian uzten du egun duen maila zoragarria. Aurreko urteetan ikasitako guztia praktikan jarri eta denboraldi txukun bat egiteko helburuarekin jarraituko du pilotu oñatiarrak aurrerantzean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario