jueves, 26 de febrero de 2015

10. Andoaingo Piano jaialdia

Musika eskolako bederatzi ikasle piano jaialdian izango dira

Maider Arregi 2015-02-26 13:27  OÑATI

10. Andoaingo Piano jaialdia ospatuko da aste bukaeran (otsailaren 28an eta martxoaren 1ean). Jose de Azpiazu Musika Eskolako bederatzi ikasle ere bertan izango dira.


A kategorian, Izar Diaz, Anje Maiztegi, Naroa Martirena, Unai Pedrosa eta Ana Belen Ferrero ikasleak arituko dira Ainhoa Galdos irakaslearen begiradapean. B kategorian, aldiz, Marta Igartzabal bakarka arituko da. Eta Unai Agirre eta Asier Berreteagak lau eskutara eskainiriko pieza joko dute.C kategorian, Sara Mantxolak parte hartuko du. Guztiak ere, Araceli Guridi irakaslearen laguntzarekin.


Askotariko doinuak


Erritmo alaiak, lasaiak eta klasikoak entzungai izango dira oñatiarren eskutik. Summer rain, Shining, Michel, eta Boggie dira A kategoriako ikasleek eskainiko dituzten piezak.
B eta C kategorietakoek doinu biziagoak eskainiko dituzte eta publikoaren artean ezagunagoak izango direnak. Hala nola, Pachelbel musikari arrakastatsuaren Canon pieza edota C. Norton-en Camptown races abesti ezagunek ziur publikoa dantzan jarriko dutela asteburuan Andoainen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario