Mikel Biain izango da EH Bilduren alkategaia Oñatin
2015-01-31 20:42 OÑATI
EH Bilduk Mikel Biain aurkeztu du gaur eguerdian datozen lau urteetarako Oñatiko alkate izan dadin. Goizean Gaztelekuan egindako herri batzarrak aukeratu du Biain maiatzeko udal hauteskundeetan EH Bilduren zerrendaburu izateko: "Erronka polita daukagu hurrengo lau urteetarako ere, eta abiapuntua ez da duela urtekoa izango. Oraingoan Udaleko gorabeherak ezagutzen ditugu eta hori ere baliatuko dugu programa sendo bat egiteko", adierazi du udaletxe azpian egindako aurkezpenean.
Era berean, Biainendako ohore bat da berriro ere EH Bilduko zerrendaburu aurkeztea: "Benetan eskertzen dut konfiantza berretsi izana. Harro nago EH Bilduren proiektu politikoarekin bat egiten dudalako, erakundeetan lan eginda gizarte arloko hainbat esparrutan eragiteko erabakiak hartu daitezkeelako, eraldaketa sozialaren bidea jorratu daitekeelako. Eta hor, askotan esan izan dudan moduan, Gipuzkoako Foru Aldundia adibide on bat da".
No hay comentarios:
Publicar un comentario