2015-02-01 19:42 DEBAGOIENA OÑATI
Arratsaldeko 16:00etan Arantzazuko Santutegiaren inguruan hartutako irudiak dira. Elurteak zuri-zuri utzi ditu inguruak, baita errepidea ere eta kontu handiz gidatzea eskatu du horrek. Errepideetan, oro har, baina mendateetan, bereziki. Herrizaingo sailaren arabera, mendate guztiak irekita daude Debagoienean, baina batzuetan kontu handiz gidatzea eskatzen da. Honako hauetan: Arlabanen, Kurtzetan eta Etxegaraten. Izan ere, mendate horietan elurrak dihardu eta Foru Aldundiko makinak kaminoetatik elurra kentzen dihardute, errepideak garbitzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario