2015-02-23 10:42:33
LARUNBATEAN EGIN ZUTEN AURKEZPENA
28 ziklista izango ditu Aloña Mendik, errepideko denboraldi berrian
Larunbat eguerdian aurkeztu zituen Aloña Mendik errepideko denboraldi berrian izango dituen txirrindulari guztiak. Etxe Aundi jatetxeko jangela nagusian egindako aurkezpenean, 28 ziklista aurkeztu ziren. Gazte mailatik beherakoak izango dira guztiak eta orotara, iaz baino 5 txirrindulari gutxiago izango ditu aurten sailak.
Harrobiko errepideko ziklisten denboraldia abian da. Aloña Mendiko txirrindularitza sailak, urtero egin ohi duen bezala, lehen lasterketak lehiatzen hasi aurretik aurkeztu zituen aurtengo ziklista guztiak. Bost talde izango ditu: Benjamina, alebina, infantila, kadetea eta junior mailakoa. Guztira 28 txirrindulari. Aurkezpen ekitaldiko nobedadeetako bat, taldeko emakume bakarra izan zen. Aloña Mendik, urte batzuk eman ditu maila federatuan emakumerik izan gabe eta poztasun handiarekin aurkeztu zuten kadete mailan lehiatuko den Garazi Erostarbe txirrindularia.
Bestelakoan hauetxek izango dira aurten txirrindularitza saila osatuko duten ziklista eta teknikoak:
Benjaminak
Markel Zubia. Ander Altube eta Ruper Arkauz (zuzendariak) eta Lizarralde Kirolak (babeslea).
Alebinak
Aitor Altube, Ioritz Aranguren, Beñat Bukete, Aimar Erostarbe, Xabat Kastaños, Aimar Madina eta Iban Murua. Ander Altube eta Ruper Arkauz (zuzendariak) eta Lizarralde Kirolak (babeslea).
Infantilak
Unax Arregui, Ander Blazquez, Unai Cueva, Xabat Igartua, Oier Perez de Arenaza, Egoitz Perez, Aritz Plazaola, Aitor Tatiegi eta Aritz Torres. Ander Altube eta Ruper Arkauz (zuzendariak) eta Lizarralde Kirolak (babeslea).

Kadeteak
Garazi Erostarbe, Ander Gartzia, Iosu Gartzia, Aritz Leza, Julen Otero, Adrian Perez eta Nestor Uroz. Josu Alberdi eta Julen Arkauz (zuzendariak) eta ULMA (babeslea).
Garazi Erostarbe, Ander Gartzia, Iosu Gartzia, Aritz Leza, Julen Otero, Adrian Perez eta Nestor Uroz. Josu Alberdi eta Julen Arkauz (zuzendariak) eta ULMA (babeslea).
Jubenilak
Andoni Igartua, Xabier Murgiondo, Ekaitz Txintxurreta eta Julen Umerez. Unai Arabaolaza eta Kepa Umerez (zuzendariak) eta ULMA (babeslea).
Andoni Igartua, Xabier Murgiondo, Ekaitz Txintxurreta eta Julen Umerez. Unai Arabaolaza eta Kepa Umerez (zuzendariak) eta ULMA (babeslea).
Formakuntza
Aloña Mendiko ordezkariak ilusio handiz agertu ziren aurkezpenean. Iaz baino txirrindulari gutxiago dituzten arren, kirol honen oinarriak erakutsi eta ziklismoaz gozatzeko lanean gogor jarraituko dutela adierazi zuten. Helburuei dagokienez, lehen helburua, gazteak kirol honetaz ikasi eta gozatzea dela adierazi zuten.
Bestalde aipatu, Markel Irizar txirrindulariak ezin izan zuela larunbateko aurkezpenean egon. Omaneko Tourra lehiatzen izan baita atzo arte. Hala ere, Trek taldeko txantxikuarrak mezu berezia utzi nahi izan zien herriko ziklista gazteei sare sozialen bitartez.
Oñatiko lasterketak
Denboraldi honetan, bost proba antolatuko ditu Aloña Mendi txirrindularitza sailak. Eskolar mailakoa martxoaren 22an, kadete mailakoa ekainaren 14an, gazte mailako Arantzazuko Igoera maiatzak 16ean eta San Migel saria irailaren 12an eta azkena, afizionatu mailako Oñati Saria izango da irailaren 19an.
Aurkezpeneko argazki galeria [hemen].
No hay comentarios:
Publicar un comentario