martes, 10 de febrero de 2015

MIREIA BIKUÑA

OK MAGAZINEA

2015-02-02
Abixaran: kirol taldea baino askoz gehiago
Korrika, bizikletan, triatloietan, mendiko lasterketatan… Askotariko diziplinetan dihardute Abixaran taldeko 46 kideek. Nork bere erritmoan egiten du kirola eta nork bere helburuak ditu: lehiatu gura dutenak, markak hobetu gura dituztenak, osasuntsu egon gura dutenak, lagunekin korrika egiteko gogoa dutenak…

Emakumea kirolera hurbiltzeko egiten duen lanaz gain, bereziki azpimarratu gura nituzke taldeak  dituen beste balore batzuk: laguntasuna, komunikazioa, hurbiltasuna, konplizitatea,  eskuzabaltasuna… Eta ezaugarri horien seinale taldea hazten joan dela. Adin eta kirol maila kontuan hartu barik, taldeko kide izan gura duten guztiak onartzen dituzte. Orain arte, guztiak emakumeak. Baina, gizonezkoek ere ateak zabalik dituzte. Ez delako emakumeen taldea. Kirola egin gura duen lagun talde bat baizik. Konpromisoa duen taldea. Kirolaria den taldean. Baina, bereziki pertsonak zaintzen duen taldea.

Lau lagun hasi ziren eta dagoeneko 46 kide gara. Eta "gara" diot, ni ere talde horretako kide naizelako. Eta harro nago! Eskerrik asko taldearen sortzaileari (berak badaki nor den) eta gainerako kide guztiei. Bejondeizuela!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario