miércoles, 9 de octubre de 2013

ANDONI BERNAL

OK Magazinea

Eskubaloia
2013-10-09 20:39:54
GAUR 26 URTE BETE DITU JOKALARI OÑATIARRAK
Andoni Bernal: "Ohorezko ligako talde baten eskaintza jaso nuen, baina Arrasaten etxean bezala nago"
Arrasate Eskubaloi taldea debutaria da Lehen Maila Nazionalean. Azken hiru denboraldietan igoera bilatu ostean, pasaden maiatzean gauzatu zuten ametsa Santoñako herrian. Orain ordea, mailan debuta eginda, kategoria mantentzea dute helburu Pablo Garciaren mutilek. Bide onetik doaz; jokatu diren hiru partidetatik 2 irabazi eta bakarra galduta.

Liga hasiera hori aprobetxatuz gaur eguerdian Ford Mugarri taldeko erreferente nagusietako bat den Andoni Bernal ,Oñati Irratian elkarrizketatu dute. Denboraldi hasiera polita burutzen ari diren arren, defentsa lanean esaterako, asko hobetu beharra daukatela azpimarratu du jokalari oñatiarrak.

Arrasaten gustora

Iaz lortutako balentriaren ondoren, Bernalek eskaintza tentagarri bat izan zuen uda partean. "Ohorezko ligan -estatuko bigarren maila-  ari den talde baten eskaintza jaso nuen baina, gaur egun eskubaloia nire ofizio baino, afizio bat da eta Arrasaten oso gustora nagoenez bertan geratzea erabaki nuen".

Garbi dago Bernal oñatiarra taldeko erreferente nagusienetariko bat dela eta hiru jardunaldi jokatu ondoren, plantillako golegile nagusia eta ligako onenetarikoada, 7.3 gol bataz beste sartu dituelarik. Eskertuko du bai talde moreak hegaleko oñatiarrak hartutako erabakia.

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

0 iritziak
Andoni Bernal, aurredenboraldiko partidu batean. Argazkia: Mondraberri

No hay comentarios:

Publicar un comentario