martes, 22 de octubre de 2013

Emakume trikitilariak

2013-10-22

Emakume trikitilariak izango dira Oñatiko jaialdiko protagonista

Lau bikote eta hiru talde ariko dira datorren larunbatean Santa Ana aretoan egingo den V. Trikiti Jaialdian
ERREDAKZIOA DONOSTIA
Bosgarren urtez trikiti jaialdia egingo dute datorren larunbatean Oñatin (Gipuzkoa). Aurtengo festibalak, ordea, berezitasun bat izango du. Parte hartzaile guztiak emakumeak izango dira, hala nahi izan dutelako antolatzaileek. Honako bikote eta talde hauek hartuko dute parte jaialdian: Kristina eta Amaia, Alaitz eta Maixa, Eneritz eta Edurne, Edurne eta Ainara, Saioa, Lourdes, Idurre eta Maddalen, Nerea, Idoia eta Agurtzane ahizpak eta azkenik, baita Oñatiko laukote bat ere. 

Antolatzaileek adierazi dutenez, ezin daiteke ulertu gaur egungo trikiti mundua emakumerik gabe, eta, gainera, azkeneko urteetan «protagonismo zuzena izan dute trikitia indartzen».

Jaialdiaren ondoren, Lizargarate Oñatiko Trikitizale Elkarteak afaria antolatu du gaztelekuan, Ezten Giro taldeak alaituko duena. Jaialdirako nahiz afarirako sarrera eta txartelak gaur arte eros daitezke, baina larunbatean lehiatila ere zabalduko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario