domingo, 13 de octubre de 2013

Mendi bizikleta martxa

Iban Altuberen omenez, 214 txirrindulari elkartu dira Oñatiko mendi bizikleta martxan

Urr. 13, 2013, 6:57 p.m. Jagoba Domingo
Goiza hotz xamar hasi arren, aldapak igotzen hasi bezain laster berotuz joan dira Oñatiko mendi bizikleta martxan parte hartu duten 214 txirrindulariek. Iban Altuberen omenezko mendi martxa hasi aurretik baina, omenaldia egin diote Foruen Plazan.
Txirrindulariak Foruen Plazatik irteteko prest
Martxa 9:10 inguruan hasi dute; Urtiagainera igo ziren Lamiategitik, bertatik Arrikrutz baserrira eta Araotz ingurura. Ibilbide oso polita egin dute aurtengoan, eta batzuek gogor xamarra izan dela aitortu arren, denok gozatu dute mendi bizikleta martxaz.

Minbizia eta bizikleta

Bizikletaren erabilera sustatzeko eta Aspanogi elkartea, Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea,  ezagutzera emateko ere hainbat ekintza egin zituzten egunean zehar Oñatin. Aspanogi elkartearentzat dirua batu dute, besteak beste, martxako inskripzioko euro batekin eta Markel Irizarren Trek taldeak emandako mendi bizikleta bat zozketatuz. Markel Irizarren arabera, "aurtengo helburuak bete ditugu, beraz datorren urtean bueltan egongo gara".

No hay comentarios:

Publicar un comentario