2013/10/24
Udalak Errekalde auzoan irisgarritasun lan berriak egingo ditu eta Aozaraza kalea eraberrituko du.
Kontratazio mahaiak, eguerdi partean ireki ditu bi obra hauek esleitzeko lizitaziora aurkeztu diren enpresen proposamenak.
Izan ere, aurrekontuz antzerakoak diren bi proiektuak esleitzeko publizitaterik gabeko prozedura negoziatua erabiltzea erabaki zuen udal gobernu taldeak. Hala hiru enpresari beren proposamenak aurkezteko gonbidapena egin zitzaien eta horiek irekitzeko deialdia ordu bata eta ordu bata eta erdietarako egina dago.
Errekalde auzoa irisgarritasun neurrietara egokitzeko egin diren lanak osatuz 4. Area moduan izendatu den zonaldea egokitzea aurre ikusten da. Auzoa egituratzen duen “U” irudiko kalearen oinezko bide nagusia eta errepidea egokitu ondoren, ibilbide nagusi horretatik kanpo geratu diren bebarru edo atari eta garajeetarako pasabideak egokituko dira. Beharrezkoa denean eskudelak eta hiri altzariak ere jarriko dira.
Lanek, ia 241 mila euroko aurrekontua dute eta lau hilabeteren buruan egin beharko dira. Lizitazio baldintzetan gainera epe hori egunetan mugatuta dago, azaroaren 1etik aurrera hasi eta otsailaren 28rako amaitu beharko direla zehazten baita.
Epe laburragoa eman da Aozaraza kalea eraberritzeko proiektua gauzatzeko. Kasu honetan, lizitazio baldintzetan hiru hilabeteko epea zehazten da: lanak, abenduaren 1etik hasi eta otsailaren 28rako bukatu beharko direlarik.
LKS ingenieria kooperatibak osatu duen proiektuaren arabera, Aozaraza kalea guztiz eraberrituko da, irisgarritasun baldintzetara egokituko da. Plataforma bakarreko kale bihurtuko da eta oinezkoei lehentasuna emate aldera, autoen aparkalekuak eta trafikoa mugatu egingo da. Baina lanak ez dira kalea asfaltatzera soilik mugatuko, azpiegiturak ere berrituko dira. Hala, Gipuzkoako Urak enpresak ur hornidura eta ur zikinen saneamendu sareak aldatuko ditu, Oñargik, aireko elektrizitate hariteria lurperatuko du eta Telefonikari ere, fatxadetan zintzilik doan hariteria lurperatu dezan eskatu zaio.

Horrezaz gain, inguruko lau etxe eraikin eraitsi ondoren sortu diren plaza eta berdeguneak egokituko dira, eta hauen pareko errotondaren biraketa-erradioa handituko da. Horretarako baimena eskatu zaio behintzat errepide zati horren jabe den Diputazioari.
Lanok, aurrekoen antzera 241 mila euroko aurrekontua dute. Bide batez esango dugu, udalak, bi lan hauetarako Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza eskatu duela.
Iturria: Oñati irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario