lunes, 14 de octubre de 2013

Oñatiko GURE ESKU DAGO ekimenaren bilera

Irailak 21ean GURE ESKU DAGO ekimenaren aurkezpena egin genuen herriko plazan. Honetaz aparte, Nazioarteko Artzai txakur txapelketan eta Herri Eguneko kiroldegiko bazkarian zerbitzari lanetan ibili gara.
Bi helburu nagusi izan ditugu ekintza hauekin:
 -Jendeangana hurbildu eta ezagutaraztea
 -Ekintza ezberdinak aurrera eramaten laguntzeko dirua lortzea
 
Hemendik aurrera, Euskal Herriaren Nazio izatearen erabakitzeko eskubidean inguruan ekimen ezberdinak martxan jarri nahi ditugu. Talde bat bagabiltza hasierako lan horretan baina guztion aportazioa eta laguntza ongi etorria izango da.


 
Hurrengo bilera, Urriak 16, arratsaldeko 19.00etan kultur etxean egingo dugu.
Taldea ezagutu eta parte hartzeko gonbita egiten dizugu. Guztion ideiak eta aportazioa beharrezkoa izango da.
 
2014. urtean Eskoziak: ERREFERENDUMA
2014. urtean Kataluniak: HERRI GALDEKETA
 
EUSKAL HERRIA: guk zergatik ez?!
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario