Euskal Herritik joateko eskatu diete Guardia Zibilari hainbat eragilek
Urr. 13, 2013, 3:28 p.m. Oihana Elorza
19:30ean Oñatiko Foruen plazatik abiatu zen Guardia Zibilak Euskal Herria utz dezan eskatu zuen manifestazioa. 'Fan Hemendik. Utzi bakean Euskal Herria' lelopean hainbat herritarrek oihukatu zuten lelo bera. Kuartelaren parera iristean, gelditu egin ziren manifestariak, eta Fan Hemendik oihuak entzun ziren, etengabe, hiruzpalau minutuz.
Plazatik irten zen manifestazioa. |
Foruen plazan hasi eta herriko kaleetan zehar ibili ostean heldu zen manifestazioa Guardia Zibilaren kuartel aurrekaldera. Ertzaintzaren bi furgoneta ere hantxe ziren, eta ertzainetako batzuk furgoneta kanpoan zeuden. Manifestariak gelditu egin ziren han, eta Fan Hemendik ohikatu zuten, etengabe, hiruzpalau minutuz, txalo eginez tarteka. Handik herriko plazara abiatu ziren berriro, eta hantxe bukatu zen.
Manifestazioa hasi aurretik, baina, elkarretaratzeak egin zituzten Oñatiko eta bailarako beste eragile batzuk kuartelaren aurrekaldean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario