“El labrador” eta ondoren “El agricultor” enpresa izan zen lokalean dagoen material arriskutsua erretiratzeko eskatuko zaio egungo jabeari.
2013/10/23
Ez da lehen aldia Otadui zuhaiztian zegoen enpresako lokalean sutea sortzen dela. Orain urtebete inguru, lokala materialez hustutzen ari zirela eta rotaflexa erabiltzen ari zirela txinparta batek salto egin eta sutea sortu zuen.
Ostiral arratsaldean ere sutea izan zen garai batean “El labrador” eta ondoren “El agricultor” moduan izendatu zen enpresan. Ostiraleko sutea, dena den, ez zen lokal barrualdean gertatu atzealdean duen biltokian baizik. Oso argi ez dauden arrazoiengatik biltoki horretan pilatuta dauden bidoi batzuk lehertu eta su hartu zuten. Sua segituan hartu zen mendean eta ez zen inguruan zeuden bidoietara zabaldu. Dena den, ixuritako materiala errekara iritsi zen kutsadura uretara zabalduz.

Bidoi ugari daude aipatu pabilioiaren atzealdean pilatuta eta asko gainera sua xamur hartu dezaketen disolbente eta bestelako produktu sukoiz beteta. Biltoki arriskutsua da, bai sua xamur hartu dezaketen materialak gordetzen direlako eta behin sua hartuta ke kutsagarri eta toxikoak sortzen dituztelako.
Zaintza berezirik ez duen biltokia dela ikusita jabea identifikatu eta materiala lehenbailehen erretiratu dezala eskatuko zaio.
“El labrador” eta ondoren “el agricultor” moduan izendatu zen enpresak porrot egin zuen eta gaur egun lokala eta bertan dauden material guztien jabetza ELKARGI elkarteari dagokiola ikusi dute udal teknikariek. Datozen egunotan arduradunekin harremanetan jarriko dira, esan bezala, arriskutsua den biltoki hori hustu dezaten.
Iturria: Oñati irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario