martes, 22 de octubre de 2013

Marije Zubizarreta Euskadiko azpitxapeldun Zeanurin

OK Magazinea
Mendia
2013-10-22 11:48:52
BETERANO MAILAKO SAILKAPENEAN LORTU ZUEN ERREKONOZIMENDUA
Marije Zubizarreta Euskadiko azpitxapeldun Zeanurin
Larunbat goizean Zeanuriko herrian, Gorbeia Suzien mendi lasterketaren bigarren edizioa lehiatu zen zen. Lasterketako izen ematea ikusirik, mundu mailako beste zenbait lasterketa garrantzitsuren aurrean geundela zirudien. Izan ere, maila oso altuko korrikalariak ikusi zitezkeen irteeran. Ulergarria ere izan zitekeen, Euskal Herriko Txapelketa ere jokuan baitzegoen.

Ionut Zinca izan zen bigarrenez, lasterketako gizonik indartsuena. Antolakuntzak markatutako zirkuitua (29 km. eta +2000 m. gorabehera) 02:28:27ko denboran osatu zituen, eta bide batez iazko errekorra ere, hobetu egin zuen. Bere ondoren, Javier Crespo (2:29:36) bigarren, eta Zaid Ait Malek (2:32:09) izan ziren podiuma osatu zuten gizonezkoak.

Helmugara iritsi zen lehen emakumea berriz, Leire Agirrezabala izan zen (3:03:42). Elena Loyo (3:11:52) izan zen bigarren eta Nuria Picasek (3:13:16) lortu zuen hirugarren denborarik azkarrena.

Marije Zubizarreta azpitxapeldun beteranoetan

Euskadiko txapelketa izanik, maila absolutuko sailkapenak saritzeaz gain, kategoria guztietako sariak ere banatu zituzten. Bertan, Aloña Mendi taldeko Marije Zubizarreta oñatiarrak -Eskoriatzarra jaiotzaz- bigarren postua lortu zuen. Beterano mailako garaipena, Alizia Olazabalentzat izan zen (3:24:49). Zubizarretak (4:11:46) denborarekin lortu zuen bigarren postua eta podiuma osatzen, Pilar Rodriguez (4:13:12) izan zen hirugarrena. Sailkapen guztiak hemen.

Eguraldia alde izan zuten eta korrikalariek zein martxalariek, haizea gogor ibili arren ibilbidea bereziki polita izan zela azpimarratu zuten. Bestalde, Federakuntzako ordezkariek, eta parte-hartzaileek ere antolaketaren balorazio oso baikorra egin zuten.
0
Marije Zeanuriko podiumean. Argazkia: Festak.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario