IZARRAITZ, OÑATI ETA ZOTZ JATETXEAN EMAN DAITEKE IZENA
Azaroaren 16an egingo da Markelen Lagunarteko bazkaria
Beste urtebetez, Markelen Lagunarteak denboraldi amaierako bazkaria egingo du datorren hilabetean. Hitzordua azaroaren 16an izango da, ohikoa den bezela Zubillagako Zotz jatetxean. Ekitaldian parte hartu nahi duten guztiek, azaroaren 12a baino lehen eman beharko dute izena, 10 euroko fidantza jarrita; egunean bertan ordainduko dira beste 20€. Aipatu bazkal aurretik ere giroa berotzeko poteoa egingo dutela; zita 12:30 jarri dute Oñati tabernan. Izarraitz eta Oñati tabernetan eta Zotz jatetxean eman daiteke izena.
Mobibike eguna
Bestalde aipatu beharra dago igandean Mobibike eguna ospatuko zela Zarautzen.ASPANOGI Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea izan zen ekitaldi honen antolatzailea eta bertan Markel Irizar, Haimar Zubeldia...eta kirol munduko hainbat aurpegi ezagunek parte hartu zuten. Egun osoko egitarau borobila antolatu zuten: BTT Trabesia, triatloi txikia...eta noski aurten ere ez zuten hutsik egin Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek.
Bertaratu ziren guztiek egun eder bat pasatzeko aukera izan zuten, ikusi bestelabideo hau. Amaitzeko esan, egun honetan biltzen den dirua, ASPANOGI elkarteak bultzatzen duen ekimen duin eta paregabearen alde bildu ohi dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario