HIlabete pasatxoan ia 500 bufanda saldu dira
Aloña Mendi K.E. markaren indarra
Gipuzkoa eta Euskal Herri mailan kirol talde berezirik balego, hori Aloña Mendi K.E. da. Elkarte soil bat baino askoz gehiago dela esatea, ez da inungo astakeria. Era batera edo bestera oñatiar "guztiak" pasatu dira noizbait elkarte honetatik. Jokalari bezala, zuzendaritzatik, guraso bezala, laguntzaile bezala...eta hori klub oso gutxik esan dezakete.
Datuak eta zenbakiak hor daude. 14 sail ditu egun elkarteak. Horrelako kasu oso gutxi ikus ditzakegu gaur egun Euskal Herrian. Guztiak egoitza batean kokatzen dira elkarrekin batera lan eginaz. Duela urte batzuetatik, Garagardo feria bat antolatzen dute elkarrekin eta irabaziak sail guztien artean banatzen dira. Edozein instalazio edo ekintzetara hurbildu eta harmailak jendez lepo betetzen dira. Sail batetik besterako boluntario laguntzak ohikoak dira. Laburbilduz, elkarte benetan eredugarria dela esan daiteke. Oñatiko herriak duen kirol filosofia ikusgarriaren errudun nagusienetariko bat da zalantza izpirik gabe.
Bufandak salgai
Ixileko lan asko egin den arren, elkartearen irudia/marka inoiz ez ez da esplotatu. Urte guzti hauetan hainbat gauza egin diren arren, Aloña Mendi marka 2013. urte honetan igo da bere gailurrera. Elkarte guztiak horrela erabakita, urte hasieran Aloñako bufandak egitea adostu zen; Guztira 500 ale egin ziren. Urte batzuetarako egindako ekintza bat zela uste arren esan daiteke, eskaerak gainezka egin duela eta dagoeneko 50 bat bufanda besterik ez dira gelditzen saltzeko. Bufandak Aloña Mendiko tabernan, Azkoagainen eta herriko beste hainbat dendetan daude salgai 5€ren truke. Produktuak izan duen arrakasta ikusirik, dagoeneko pentsatzen hasiak dira beste sorta bat egitea.
Detaile hauek "Aloña" markak egun daukan potentzialaz hitz egiten du. Ok Magazineak jakin ahal izan duenez, Garagardo feriara begira baliteke gisa honetako beste ekintzaren bat egitea elkarteak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario