ATE IREKIAK San Lorentzo futbol zelaia ezagutzeko
Larrañako futbol zelaia 33 metro zabal eta 70 metro luze da.
D.V. |
Larrañako belar artifizialeko futbol zelai berria probatu nahi dutenek datozen egunetan izango dute aukera, ateak irekita egongo baitira apirilaren 8tik 21era. Hori bai, aurrez erreserba egin beharko da Zubikoa kiroldegira deituta (943716375).
Ate irekietako egun hauetan ez da aldagela zerbitzurik egongo. Apirilaren 22tik aurrera, dagokion tasa ordaindu beharko da futbol zelaia erabiltzeagatik. Udalak onartutako ordenantza.
Kiroldegiko Bazkideak | Kiroldegiko Ez bazkideak | |
---|---|---|
18 urtetik BEHERA | ||
Futbol zelaiaren alogera /orduko | 17,00€ | 27,00€ |
Aldagelaren erabilera | 15,00€ | 22,00€ |
Argiak/orduko | 7,50€ | 7,50€ |
18 urtetik GORA | ||
Futbol zelaiaren alogera /orduko | 30,00€ | 40,00€ |
Aldagelaren erabilera | 15,00€ | 22,00€ |
Argiak/orduko | 7,50€ | 7,50€ |
Inaugurazio ofiziala maiatzean egin nahi da (data zehaztu gabe dago oraindik) Bergara, Mondra eta Aloñako nesken futbol taldeen arteko hiruko lehiaketa batekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario