martes, 30 de abril de 2013

Auzo-konpost guneak .

Zubibarri eta Bidebarrietako auzo-konpost guneak inauguratu dituzte Oñatin


Api. 30, 2013, 11:47 a.m. Goiatz Arana
Mikel Biain alkatea materia lehorra botatzen konpost-gailura. (Argazkia: Noticias de Gipuzkoa)



Atzotik, astelehena, erabilgarri daude Oñatin konposta egiteko egokituko dituzten sei guneetatik bi: Zubibarrikoa eta Bidebarrietakoa. Arratsaldean inauguratu zituzten, Mikel Biain alkatea, Ingurumen batzordeburu Leire Egaña eta ikastaroak ematen jardun duen Artelatz enpresako ordezkariak bertan zirela; eta inaugurazio-ekitaldian izan ziren, noski, konposta egiteko izena emandako bizilagunak ere.





Zubibarri eta Bidebarrietako guneetan konposta egingo duten bizilagunek jada badituzte egiteko horretan erabiliko dituzten kuboak, eta jaso dituzte horien erabilera zuzenerako beharrezko jarraibideak ere; Oñatiko kasuan, plastiko barik erabili behar dira kubo marroiak.








Bizilagunak Artelatz enpresako ordezkariaren azalpenak entzuten.






Gune bakoitzerako izena emandako familiak taldetan banatu dituzte, konpost-gailuka, eta talde bakoitzeko arduradun bat ere izendatu dute, konpostari aldiro-aldiro buelta emateko hagaxka baten laguntzarekin. Familia bakoitzak giltza bat du konpost-gailurako. Konpost-gailuak eta materia lehorrarentzako ontziak ipini dituzte guneetako bakoitzean.



Udalak jarraipena egingo du lehen urtean; edozein kasutan, bizilagunek udaletxean egokitutako informazio gunera jo dezakete, zalantzarik izanez gero.



Gaur, martitzena, Ugarkaldeko eta San Lorentzoko auzo-konposta guneak inauguratuko dituzte, 18:30ean eta 19:30ean, hurrenez hurren.



Sei gune, guztira

Lau gune horiek martxan ipini ondoren, beste bi geratuko dira. Hasiera batean, Olapoto inguruan eta Errekalde 24 atzeko zelaian aurreikusita zeuden guneak aldatu egin zituen Udalak. Hango bizilagunen eskaera aintzat hartuta, Olapotokoa Eteo zaharraren aurreko zelaira aldatu zuten, eta Errekaldekoa hango 31-33 bebarruen aurreko zelai handira.



Bi gune horiek bi aste barrurako erabilgarri egotea espero dute Udal arduradunek.



224 familia

Bidebarrietako gunean 36 familiak egingo dute konposta baina, guneak dituen neurriak aintzat hartuta, 50 familiak egin ahal dute konposta bertan.



Zubibarriko gunea, 2. zenbakidun atariaren atzean, erreka aldera egokitu duten gunea, 40 familiak erabiliko dute, baina kasu horretan ere 50 familiek egin dezakete auzo-konposta.



Familia gehien batuko duen gunea San Lorentzokoa da; guztira, 47k eman dute izena. Eta martxan ipiniko dituzten guneen artean familia gutxien izango duena Ugarkaldekoa da. Udalak emandako datuen arabera, 34k egin dute konposta egiteko eskaera.



Beste bi guneetan 67 familiak egingo dute konposta: 36k Eteo zaharreko gunean eta 31k Errekalden.



No hay comentarios:

Publicar un comentario