viernes, 12 de abril de 2013

Zaldia bizitza.................


Zaldia bizitza errealaren erdia-erdian

Api. 12, 2013, 8:51 a.m. Oihana Elorza
Komunikazioa, talde-lana, lidergoa, errespetua eta halako hitzak oso ohikoak dira Oñatiko Pottoka-leku zalditegian. Gaur egun horren modan dagoencoaching-a egiten dute zaldiekin. Oñatiko Zuazola Larraña institutuko ikasleek, esaterako, esperientzia bitxi hori probatzeko aukera izan dute.
Talde Gidaritza Naturagunean izeneko moduluko ikasleak dira, eta zaldiekin lan egitea da euren ikasgaietako bat. Zaldien psikologia ikasi dute lehenengo, zaldi gainera igotzen gero, eta basoan zehar zaldi gainean ibiltzen ikasiko dute hirugarren hiruhilekoan. Tartean, baina, zaldiekin coaching-a zer den ikasteko aukera ere izan dute. 
Talde-lanaren garrantzia 
Zalditegian egindako ariketetako batean, esaterako, ikasleek zaldia zirkuitu baten sartzea lortu behar zuten, eta buelta oso bat eginaraztea. Hori egiteko baldintzak honakoak ziren: ikasleak elkarri eskutik helduta egotea uneoro, elkarrekin berbarik ez egitea eta zaldia ez ukitzea, ezta janariarekin xantaia egitea ere. "Konturatu gara gauzak poliki eginez gero eta ingurukoei kasu eginez gero ondo ateratzen direla. Uste dut ikasitakoak eguneroko bizitzarako ere balioko digula", kontatu zigun amaieran Maider Cabok. 
Horixe da, hain justu ere, helburua, zaldiekin landutako balioak bizitza errealeko esparruetan aplikatzea edo egoera batetik beste egoera hobe batera nola pasatu jakitea. "Egiten ditugun egoerak eguneroko bizitzaren metaforak izan daitezke eta zaldiarekin ikasten dugu egoera batetik beste egoera idiliko batera nola pasatu. Aldaketa prozesu bat da, alegia", azaldu digu irakasle lanetan ibiltzen den Arrate Izagirrek. 
Jon Elortza da zalditegiko jabea, eta adierazi digu ikasleendako bakarrik ez, enpresa, familia, bikote eta norbanakoendako ere oso aproposa dela coaching-a zaldiekin egitea. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario