domingo, 14 de abril de 2013

'Tren Ibiltaria'


Tren ibiltaria jarriko dute martxan bihar Urgaiñen. Haurrak elkarrekin eta oinez eskolara joatea bultzatzeko ekimena hilaren 26ra bitartean eramango dute aurrera.
Auzo edo kale bakoitzean 'makinista' bat izendatzen da; toki horretako guraso bolondres bat, hain zuzen ere. Koloredun peto bat eramango du soinean eta berak gidatuko du "bagoia" eskolarako bidaian. Kale ezberdinetan prozesu berdina errepikatzen da eta ordu ezberdinetan hainbat bagoi ateratzen direnez, eskolarako bidean hauek elkartuz joango dira. Azkenean, eskolara tren ibiltari luze bat iritsiko da.
Ekimen honen bidez «ikasleen arteko harremana sendotu egiten da eta, bestetik, ibilgailu partikularraren erabilera murriztearekin batera, arriskuak eta kutsadura atmosferikoa eta akustikoa gutxitzen dira» azaldu dute antolatzaileek.
Hauek dira irteera lekuak eta orduak : Kasablanca Debatarran goizeko 8:30ean, San lorentzo tunelean 8:40ean, Kale Zaharra Aker taberna 8:45ean, Bidebarrieta 8:40ean eta Kultur Etxea 8:50ean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario