jueves, 25 de abril de 2013

Auzo-konposterako lau gune martxan



Api. 25, 2013, 8 a.m. Mireia Bikuña

Azken asteotan prestatu dituzten auzo-konpost guneak datorren astean inauguratuko dituzte. Hain zuzen ere, astelehenean eta martitzenean. San Lorentzo, Ugarkalde, Zubibarri eta Bidebarrietakoak ipiniko dituzte martxan: astelehenean, Bidebarrieta (18:30) eta Zubibarrikoa (19:30); eta martitzenean, Ugarkalde (18:30) eta San Lorentzokoa (19:30). Ekitaldi horietan udal ordezkariek eta auzo-konposta egiteko izena eman duten herritarrek parte hartuko dute. Azken horiek, gainera, auzo-konposta egiteko erabiliko beharreko kuboak jasoko dituzte.



Lau gune horiek martxan ipini ondoren, beste bi geratuko dira. Hasiera batean Olapoto inguruan eta Errekalde 24 atzeko zelaian aurreikusita zeuden guneak aldatu egin zituen Udalak. Hango bizilagunen eskaera aintzat hartuta, Olapotokoa Eteo zaharraren aurreko zelaira aldatu zen eta Errekaldekoa, hango 31-33 bebarruen aurreko zelai handira. Bi gune horiek bi aste barrurako erabilgarri egotea espero dute udal arduradunek.
Bidebarrietako auzo-konpost gunea Argazkia handitu








Batzar informatiboak

Bestalde, Udalak atez atekoari buruz urtarrilean hasitako parte-hartze prozesuak urrats bat gehiago egingo du maiatzean. Hainbat batzar informatibo egingo dituzte. Batzar horiek, berez, otsailean egitekoak ziren. Urtarrilean auzo eta kale guztietako atarietako arduradunek Udalak proposatutako txosten bat jaso zuten. Horietan, bilketa egutegia eta atari bakoitzaren zintzilikarioen kokagunea adierazten zieten. Gainera, atari bakoitzeko bizilagunek beste hainbat erabaki hartu behar zituzten: poltsa edo kubo horiak erabili, papera eta kartoia atarika batzea, bilketa gauez edo egunez egin... Datu horiek guztiak ezagutarazteko batzarrak atzeratu egin zituen Udalak. Antza, herritarrek egindako ekarpenak asko ziren eta horiek guztiak ondo aztertzeko denbora hartu zuten udal arduradunek. Bada, orain deitu dituzte batzar informatibo horiek (ikus beheko taula)



Eguna Ordua Lekua Hizkuntza Norendako

Maiatzak 6 19:00 Eteo zaharrean Euskaraz Herritarrendako

Maiatzak 7 10:00 Eteo zaharra Euskaraz Herritarrendako

Maiatzak 7 19.00 Eteo zaharra Gazteleraz Herritarrendako

Maiatzak 8 10:00 Kultura etxea Euskaraz Herritarrendako

Maiatzak 8 19:00 Kultura etxea Euskaraz Herritarrendako

Maiatzak 9 15:00 Kultura etxea Elebitan Merkatariendako

Maiatzak 10 10:00 Santa Ana Gazteleraz Herritarrendako

Maiatzak 13 10:00 Santa Ana Zuzola institutua Herritarrendako

Maiatzak 14 10:00 Santa Ana Euskaraz Herritarrendako

Maiatzak 14 19:00 Zuazola institutua Gaztelera eta gor-mutuak Herritarrendako

Maiatzak 15 10:00 Kultura etxea Euskaraz Herritarrendako

Maiatzak 15 19:00 Kultura etxea Euskaraz Elkarte gastronomikoak





Erakusketa

Bestalde, zintzilikarioen behin betiko kokalekuak zeintzuk izango diren jasotzen duen planoa ikusgai ipiniko dute Santa Anako beiratean, hilaren 29tik aurrera. Jatorrizko lekuaren gaineko ekarpenak egin zituzten atarietako arduradunei telefonoz deituko diete, behin betiko kokalekuaren berri emateko. Dei hori jasoko dute aldaketaren bat izango duten bebarruek.



No hay comentarios:

Publicar un comentario