lunes, 22 de abril de 2013

Dantzari Eguna2013.

Bailarako dantzariak kalera irten ziren zapatuan Oñatin


Api. 21, 2013, 7:37 p.m. Jagoba Domingo

Dantzari Eguna ospatu zen zapatuan Oñatin, eta bertara bailaran gaur egun bizirik jarraitzen duten dantza taldeak joan ziren. Eguraldia lagun izan zutela, Oñatiko kaleak eta plaza girotu zituzten dantzariek egun osoan zehar.



ARGAZKI GALERIA

Goizean kalejirarekin hasi ziren gerturaturiko 160 dantzariak. Ondoren, jaialdia 12:00etan hasi zuten plazan eta talde bakoitzak 10 minutuko dantza ezberdinak egin zituen. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako dantzak berreskuratu zituzten eta ikusleak asko gozatu zuten.



Bazkaria eta dantza gehiago

Eguerdian denok batera Etxe Aundin bazkaldu zuten, eta ondoren, 18:30etan hasita Oñatiko plazan dantzan jarraitu zuten.



No hay comentarios:

Publicar un comentario