sábado, 20 de abril de 2013

PINTXO LEHIAKETA 2013.

Pisto eta bakailo konbinaketak irabazi du pintxo lehiaketa


Api. 19, 2013, 4:59 p.m. Oihana Elorza

Hamaika pintxo aurkeztu zituzten Sustraik antolatutako herriko pintxo lehiaketara. Guztiek jaso zuten sari bana.



Guztira hamaika pintxo aurkeztu zituzten joan den egubakoitzean Sustrai fruta dendak antolatu zuen herriko pintxo lehiaketara.

Lehiaketako irabazlea saria eskuetan duela



Osagai nagusia barazkiak edo frutak izatea zen lehiaketako baldintza nagusia. Mila Madinabeitiari eman zion lehen saria epaimahaiak, kalabazinean batutako pistoa bakailoarekin izeneko pintxoagatik. Luis tabernan bi lagunendako pintxo dastatze afari berezia irabazi zuen. Bestalde, epaimahaiak, sari berezia eman zion Jon eta Ane Maiztegi anai-arrebek aurkeztu zuten fruta brotxetari, Sustrai dendako saski eder bat. Parte-hartzaile denek opari bana jaso zuten.



No hay comentarios:

Publicar un comentario