Tratamendu irristagaitza ematen ari dira Olakuan
Api. 11, 2013, 9:41 a.m. Oihana Elorza
Olakua 16, 17 eta 18 atarietako zoladura tratatzen ari dira. Gaineko zikina kendu dute lehenengo presioa erabilita, eta formula kimiko berezi bat eman dute gero eremu guztiaz, lanbainkorra ez izateko.
Olakua auzoko 16, 17 eta 18 zenbakietako atarien arteko zoladuran tratamendu irristagaitza ematen dihardute aste honetan horretan profesionala den enpresa bateko langileak.
Formula kimiko berezia
Astigarragako Murua enpresa ari da lan hori egiten. Obraren arduradun Javier Erasunen esanetan, bi mailatako lana izan da: "Lehenengo, gaineko zikinkeria kendu dugu presioa erabilita eta gero, formula kimiko berezia duen produktu bat zabaldu dugu eremu guztian, lurra labainkorra ez izateko". Atariak eta komertzioak dauden aterpeetako lurrerako, beste formula kimiko bat erabili dute, "eremu handienean, 2.000 metro karratutan, baldosa dago, baina arkupetan dagoena beste harri mota bat da, eta beraz, beste produktu bat eskatzen zuen horrek". Aste honetako tratamenduak zazpi bat urteko bermea duela jakinarazi du Erasunek, baina urtean behin egin daitekeen garbitasun orokorrak bermea luzatu dezakeela gaineratu du.

Olakua auzoko gune horretako zoladura oso labainkorra zen, eta bizilagunek eskatuta egin du lan hori udalak.
Zoladuraren lehengo eta oraingo itxura |
No hay comentarios:
Publicar un comentario