miércoles, 24 de abril de 2013

Berdintxiketan lasterketa.2013.

Emakumeen parte hartzea unibertsitatearen baitan antolatzen diren kirol ekintzetan baxua izaten da, oro har. Berdina gertatzen da herri mailan antolatzen diren kirol ekintza askotan. Kirol profesionalak eta aisialdiko kirolak aurpegi maskulinoa du, baita komunikabideetan eta baita kalean ere. Emakumeei beraien espazioa ematen zaienean, ordea, kirola egiten dutela eta gustatzen zaiela argi ikusten da. Hori dela eta, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Berdintasun Taldeak bikote mistoen herri lasterketa antolatu du hirugarrenez, berdintasunaren aldeko lasterketa izango dena.




Lasterketa apirilaren 26an izango da, ostirala, arratsaldeko 7:30etan.



Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako Fakultatean izango da.

Ibilbidea - Recorrido


Lasterketaren ibilbidea Oñatiko MU Enpresagintza Fakultatean hasten da (Ibarra Zelaia, 2) eta Foruen Enparantzan amaitzen da. 2 bira eman behar zaizkio argazkiko zirkuitoari. Ibilbideak 5 kilometroko luzera du.










No hay comentarios:

Publicar un comentario