viernes, 19 de abril de 2013

Zuazolako ikasleak

Zuazolako ikasleak elkartrukean Bidachen


19.04.13 - 00:14 - :: M.G.
OÑATI. Dagoeneko badira bost urte Zuazola institutua 'Eurohiria' egitarauan sartu zela, eta urtero bezala, 2.DBHko ikasleak Bidache-eko gazteekin egon dira hiru egunetan.




Elkartruke honen helburua da batetik, hizkuntzarako dituzten gaitasunak hobetzea eta, bestetik, ikasleek naturarekin lotutako gai baten inguruan duten ezagutza areago-tzea; adibidez, oraingoan, kobazuloen gainean aritu dira.

Elkartrukea. Oñatiarrek Bidacheko gaztelua bisitatu zuten.





Bidache-ekoek, Arrikrutzeko kobak bisitatu zituzten eta bertako fauna, harri motak eta landaredia aztertu. Oñatikoak, aldiz, Isturitz eta Oxocelhaya haitzuloetan egon ziren. Behin hauek bisitatuta, taldeka elkartu eta aipaturiko naturako osagaien inguruan jardun zuten eta talde dinamikak egin.



Ezin dugu ahaztu, ordea, ondo pasatzea elkartruke baten parte ere badela; horretarako, kobazuloez gain beste hainbat monumentu ere bisitatu zituzten oñatiarrek, hala nola, Bidache-eko gaztelua eta Arthouseko abadia.



Proiektuari amaiera emateko, 'Eurohiria' egitarauan parte har-tzen duten hainbat herriko ikasle Donibane Lohitzunen elkartuko dira maiatzaren 15ean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario