OKMagazinea.
X. EDIZIO HONETAN 42 OÑATIAR IZANGO DIRA IRTEERAN
Infernua prest da iganderakoAloñako igoerak bederatzi urte beteko ditu domekan, eta aurtengo ediziorako aspaldidanik bete dute korrikalarien kupoa; 250 lagun izango dira irteera puntuan. Goizeko hamarretan hartuko dute irteera parte-hartzaileek.
Lehenengo ediziotik Aloñako Igoerak harrera oso ona izan du korrikalarien artean. Besteak beste, egutegiko igoera gogorrenetakoa delako –8 kilometroan mila metro igoko dituzte– eta antolaketa aldetik ere proba biribila delako. Domekara begira, azken urteetan izan diren korrikalari handiak espero ez dituzten arren, ikuskizunik ez dela faltako ziurtatu zuen Santi Mendiola antolakuntza taldeko arduradunak. Besteak beste, korrikalariekin batera, parapente lasterketa ere izango delako (betiere, eguraldiaren baldintzak onak baldin badira).
Hemen daukazue atzo Oñati Irratian egindako elkarrizketa osoa entzungai.
jueves, 18 de abril de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario